Arabako Parke Naturalak

2014ko urtearen amaieratik,  Arabako Parke Naturalek zerbitzu berri bat daukate: Araia herrigunean kokatutako Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko parketxea hain zuzen ere, ohiko parketxeen eskeintzari gehituko zaiona ( Valdejerokoa Lalastran kokatua, Gorbeiakoa Sarrian eta Izkikoa Korresen).  Parketxe honek , beste parketxeen  ordutegi bera izango du bezeroen arretarako. Arabako Parke Naturaleko kontrol, zaintza eta bezeroentzako arretari dagokienez, hauxe izan da berrikuntzarik nagusiena.

Foru Aldundiak lehiaketa publikora atera du parketxeen kudeaketa, eta pasaden 2014ko urtearen amaieran, Ortzadar S.L. eta Ondare Babesa S.L. aldi baterako enpresa-elkarteari esleitu zaio.

Aliantza estrategikoa

Aldi baterako enpresa-elkarte honek, agindutako zerbitzua ahalik eta ondoen aurrera eramateko sortua, ondare kulturala eta naturalaren ezagumendua bateratzen ditu. Horretarako batu dira hain zuzen ere, alde batetik, ingurumen ekipamendu eta programen kudeaketan eskarmentu handia  duen Ortzadar enpresa, eta bestetik, Ondare Babesa S.L., ondare kulturalaren eremuan ezagutza sakona duena eta bere landa-lana batez ere Araban garatzen duena.


«

Utzi erantzuna