ELIKABIZIA eskola-erakusketa: mundu hobe bat elikatzen

ELIKABIZIA eskola-erakusketa: mundu hobe bat elikatzen

2020-2021 ikasturtean, AUSOLAN catering-enpresarekin lankidetzan aritzeko aukera izan dugu, ELIKABIZIA eskola-erakusketa ibiltaria abian jartzeko, Bizkaiko eta Nafarroako ikastetxeetan duen hezkuntza-proiektuaren barruan.

Helburua da 8 eta 12 urte bitarteko ikasleen artean ELIKADURA OSASUNGARRIA, JASANGARRIA ETA SOLIDARIOA sustatzea.

Horren bidez, honako eduki hauek lantzen dira, besteak beste: elikagai osasungarriak aukeratzearen garrantzia, ingurune naturala errespetatzen duten erosketa- eta kontsumo-ohiturak, elikagaien xahutzea saihestea, gosearen aurka borrokatzea, elikadura-aniztasuna errespetatzea.

Ikasleak helburu dituzten arren, ELIKABIZIA erakusketa tresna pedagogikoa da, bai irakasleen lanerako, bai familien hausnarketarako.

Aurrekoaz gain, autokudeaketa didaktiko bat sortu dugu irakasleentzat, ikasleekin modu autonomoan erakusketak egiteko jarraibideak eta informazioa izan ditzaten.

Mundu hobe baten alde egitea arduraz elikatzea ere badelako, Ortzadarretik hezkuntza-lan horretan jarraituko dugu. Ez dugu ahaztu behar …  zure aukerak eragina duela!

 


«