P16 ebaluazio-tresna, esku-hartze sozialaren zerbitzura dagoen erronka berria

P16 ebaluazio-tresna, esku-hartze sozialaren zerbitzura dagoen erronka berria

ORTZADAR Fundazioa erakundeen arteko lankidetza-espazioak bultzatzeko eta gizarte-berrikuntzako proiektuen garatzailea izateko sortu zen.

Ildo honetan, 2019. urtetik, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren babespean eta esku-hartze sozialaren esparruan diharduten hirugarren sektoreko elkarteen laguntzarekin (Izangai eta Sortarazi), haurren babesgabetasunari eta gizarte-bazterketari aplika dakizkiokeen esku-hartze sozialeko prozesuen Ebaluazio Sistema integral bat sortu dugu, P16a.

Funtsean, gizarte-bazterkeriaren eta babesgabetasunaren arloan dauden diagnostiko-adierazleak helburu operatibo eta ebaluazio-adierazle bihurtzen dituen tresna da, emaitzak eta lorpenak neurtzea ahalbidetzen duena. Hau da, jakitea zer diagnostikotatik abiatzen garen, nola egiten dugun esku-hartzea, zer emaitzatara iristen garen eta zer faktorek laguntzen duten hori lortzeko.

Gaur egun, sistema Bizkaiko toki-administrazioekin partekatzen ditugun 12 zerbitzutan dago ezarrita. Zerbitzu horietan, hiru erakunde horien esku-hartze sozialeko 44 profesionalek lan egiten dute.

Azken urratsa izan da tresna horren berri ematea martxoaren 15etik 17ra Bilbon egin den EPSS 2021 POLITIKA SOZIALEKO SARE ESPAINIAREN VIII. KONGRESUAn, “Bizitza zaindu, inklusioa bermatu, aniztasunean bizi” lelopean.

Une honetatik aurrera, gure ilusioa ekimen hau beste erakunde batzuekin partekatzen jarraitzea da, kalitatea ziurtatzeko, etengabeko hobekuntza errazteko eta berrikuntza bultzatzeko datuak ateratzea ahalbidetuko digun tresna, esku-hartze sozialak lurraldearen garapenean egiten duen ekarpena agerian utziz.


«