Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Egun hauetan, Azaroak 25 ospatzen dugu, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna. Erasoak eta portaerak sexistak, ez dira lagun gutxi batzuen  jokaera, mundu osoan hedatutako sistemaren partea baizik. Emakumeen kontrako indarkeria haurtzarotik hasi eta bizitza osoan luzatzen da. Jokabide bortitz eta matxistek forma  anitz har ditzakete; batzuk ikusgaiak eta agerikoak baina  beste batzuk, aldiz, askoz zorrotzagoak  eta ikusezinak.

Indarkeria hau, emakume eta gizonen arteko desberdintasunaren sustraitik datorkigu;  Erro hoietatik kentzean datza, beraz, gure lana. Giza eraldaketa batetaz hitzegiten gaude, indarkeria gabeko eta berdintasunezko gizarte batera heltzeko, eta guztion eginkizuna garrantzitsua da. Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko konpromisoa guztiok hartu behar dugu, banaka eta taldeka, baita  indarkeria eta diskriminazio sexista eta matxista aurre egitekoa ere. Desberdintasun egoerak iraunarazten duten jarrera neutroak gainditzean datza gure lana.

Gaur gure konpromisoa berriztu  nahi dugu. Gure esku-hartze esparruetan, berdintasun ezarpenak igorri nahi ditugu, desberdintasunak ikusgai egin  eta gure enpresan edota gure inguruan dauden edozein motatako indarkeria aurreikusi   eta  ukatu . Guztion konpromisoa, gaurko konpromisoa, egunerokoa.


«

Utzi erantzuna