AUSOLAN eta ORTZADAR kontsumo arduratsu eta osasuntsuaren alde elkarlanean ari dira

ORTZADAR S.L. AUSOLANekin elkarlanean ari da, azken honek, hurbileko inguruneko kolektiboen beharrei erantzuteko enpresa multzo bat da, eta bere hezkuntza proiektua ikastetxeetara zuzenduta dago. Proiektu honek  bizimodu osasungarria bultzatzen du eta ikasturte honetako ardatza “Etorkizun jasangarria sustatzen” da.

AUSOLANek, proiektu honen bitartez, ikastetxearen curriculumeko gaitasun oinarrizkoak eta zeharkakoak garatzeko, elikadurari lotutako jarduerak eta moduluak landuko ditu: osasuna, kontsumo arduratsua etab.

ORTZADAR S.L. enpresak bere esperientzia, ezaguera eta osasun hezkuntzako eta kontsumo arduratsuko eremuetan jasotako profesionaltasuna eskaini du. Horixe da, hain zuzen, bere eguneroko lana, hezkuntza eragileei laguntzea irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan, ikasleak kontsumitzaile arduratsu bezala gauzatzeko, orain eta etorkizunean.

Oraingoan, “GOAZEN SUPERMERKATURA” tailer didaktikoan datza AUSOLANekin egin den elkarlana. Tailer didaktiko honek, lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago eta kontsumo arduratsua eta elikadura osasuntsuaren ohitura bultzatzea du helburu.

Tailer honen bidez, ikasleek  elikagaiak aukeratzerakoan gaitasun egokiak bereganatzea lortu nahi dugu, beti osasun eta elkartasun irizpideei begira, erosketa arduratsua lortzeko asmoz (menuetako aurreikuspena, produktu eta prezioen konparazioa, etiketen informazioa, erosketa etiketen berrikustea etab.).

Aipatutako elkarlana, 2014ko azaroan hasi eta 2015eko martxoaren bukaera arte luzatuko da, ikasturte amaierarekin batera. EAEko hamairu ikastetxeekin, 43 ekintzen garapenarekin eta 1075 ikasleen parte hartzearekin hasten da.


«

Utzi erantzuna