25 Urte Jasangarritasunaren alde

Ingurugelak izeneko ingurumenarekiko hezkuntza-ikastegiek 25 urte bete dituztela ospatzeko eta Eskola Agenda 21eko ezartze sendoari esker lortutako xedeak ospatzeko Iñigo Urkullu Lehendakaria, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi Donostiako Kursaal jauregian egin den ekitaldian izan ziren pasadan azaroaren 5ean. Ortzadar SLk antolatutako ekitaldian EAEko 400 ikasle eta irakasle baino gehiagok parte hartu dute. Ekitaldi honetan ere  23 zentrori «Eskola jasangarriaren» saria eman zaie.

Sari hori, guztira, 90 ikastetxek jaso dute; eta, horrela, «jasangarritzat» jo daitezke ofizialki. IRAES sarean dauden ikastegi hauek kalitate-antolamendu eta -hezkuntzaren eredua osatzen dute, eta ikastegi horien esperientzia erreferentzia bat da bai EAEko gainerako zentroetarako bai hezkuntzako nazioarteko foroetarako.

«Eskola gizarterako prestakuntzagune bat da. Familiak, irakaskuntzaz kanpoko pertsonala, udaletan erantzukizunak dituzten pertsonak eta antzerakoak eskolako inguruneetan hezi dira. Curriculumetan eta zentroetako bizitzan sartu dira hondakinen kudeaketa egokia, mugikortasun jasangarria, biodibertsitatea eta antzerakoak, eta ikaslea da proiektuko protagonista», adierazi du Urkulluk saritutako zentroak zoriontzean.

EAEko 118 herritako 460 ikastetxetan, egun, Eskola Agenda 21eko programak daude ezarrita «horrek esan nahi du, gutxi gorabehera, 220.000 ikaslek jasangarritasunerako hezkuntza jasotzen dutela modu erregularrean», nabarmendu du Lehendakariak.

Ekitaldian zehar, bertaratutakoak hainbat  ekitaldi musikalak gozatzeko aukera izan dute, parte-hartzaileak, Orioko herri ikastolatik Uhats taldea, bertsolariak Intxaurrondo ikastolatik, Nerea Alberdi biolin-jotzailea eta Ana Urubururen dantza izan dira .


«

Utzi erantzuna