Eskerrik asko #denonarteanlortukodugu

Nork sumatu ote zuen otsailean azken hilabeteetan bizi dugun egoera? Ezta hurrik eman ere. Gaur gogoratuta ere amets txarra ematen du.
Ziztu batean, ezagutzen genuen mundua aldatu egin zen, eta harremanak izateko, ikasteko, bizitzeko lan egiteko modu berri batera egokitu behar izan genuen. Aurrez aurrekoa izatetik telematikoa izatera igarotzea, helburu bakar batekin: erantzuna ematea. Eta azkar egin.

Pertsonei beren egunerokotasunean laguntzen jarraitu duten gizarte-, kultura- eta ingurumen-programen konfigurazio berria sortu dugu, ezagutza, laguntza, balioak, topaketa baita poza ere emanez.

Garai zail hauetan, isolamendua gorabehera (edo horri esker), ikusi dugu pertsona guztiak konektatuta gaudela; eta jarrera bakoitzak, hitz bakoitzak, gertaera bakoitzak komunitatea eraikitzen duela.

Horregatik, hor egon zareten pertsona eta erakunde guztiei, bizitzak jarrai dezan eta inor atzean gera ez dadin lagunduz, gure esker onik beroena bidali nahi dizuegu.

Eskerrik asko bihotz-bihotzetik.

#denonarteanlortukodugu


«