Koronabirusak sortutako krisi egoeran martxan daude indarkeria matxistaren biktimei premiazko arreta emateko baliabide eta zerbitzu guztiak

Koronabirusak sortutako krisi egoeran martxan daude indarkeria matxistaren biktimei premiazko arreta emateko baliabide eta zerbitzu guztiak

COVID-19 koronabirusaren ondorioz bizi dugun osasun-larrialdiko egoera dela-eta, kontu handiz ibili behar izan dugu kutsaduraren hedapena saihesteko.

Baina horrek ez du eraginik izan behar indarkeria matxistaren biktimek behar dezaketen arretan. Egoera horietan inoiz baino garrantzitsuagoa da premiazko arretarako baliabideak operatibo mantentzea eta biktima posible guztiek horren berri izatea.

Ortzadarretik Eusko Jaurlaritzak emandako informazioa zabaltzen lagundu nahi dugu. Informazio horrek honako hau dio:

Covid-19aren ondorioz sortutako osasun publikoko larrialdi-egoerara egokitu behar izan badira ere, martxan daude indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko euskal erakundeek eskaintzen dituzten baliabide eta zerbitzuak. Egunotan komunikazioa indartu da biktimak artatzeko 24 orduko telefonoaren inguruan eta larrialdietan erabili beharreko 112 telefonoaren inguruan. Komunikazio honetan gogorarazi da du 112 larrialdiko aplikazioa dagoela, 2018an eguneratu zena, eta entzumen- edo hizketa-zailtasunak dituzten pertsonentzat eskuragarria dela, eta GPS sistemaren bidez lokalizatzea erraztu dezakeela.

Zure inguruan ere zabaltzera animatzen zaitugu!


«