1992an, Nazio Batuen Ingurumen eta Garapenari buruzko Goi Bileran, 175 herrialdek Agenda 21a sinatu zuten Rio de Janeiron, planetaren bizitza mantentzen duten sistemak zaintzea eta etorkizuneko belaunaldiek erabiltzeko eta bizitzeko moduan uztea helburu zuena.
1994an Aalborgeko gutuna sinatu zen, Europan Tokiko Agenda 21en kanpainari hasiera eman ziona. Gutun horri esker, hiri askok beren lurraldeen iraunkortasunaren alde lan egiteko konpromisoa hartu zuten eta ikastetxeei parte hartzeko tartea eskaini zieten.
Ondoren, 2000 urteko irailean, Nazio Batuen Milurtekoaren Adierazpena sinatu zen, Milurtekoaren Garapen Helburuak izeneko 8 helburu jasotzen zituena, 2015 urterako bete beharrekoak.
Milurteko Helburuak betetzeko epea amaitu ondoren, NBEko estatu kideek Garapen Jasangarrirako agenda berri bat onartu zuten, Agenda 2030 izenekoa. Honen helburuak pobrezia desagerraraztea, planeta babestea eta 2030erako pertsona guztientzako oparotasuna ziurtatzea izan ziren. Garapen hau 3 dimentsioak (Ingurumena, gizartea eta ekonomia) modu orekatuan integratzeko planteatu zen, eta garapen jasangarrirako 17 helburutan (GIH), 169 xedetan eta 232 adierazletan biltzen da.
EAEk Agenda 2030ean ezarritako erronka bere egin zuen, Euskadi Basque Country Agenda sortuz.
Gainera, Udalsarea 2030en bidez euskal udalerriek agenda garatzen dute, eta horrek eskolen parte hartzea eta eskola proiektuen garapena ahalbidetzen du. Hau, Euskadiko Jasangarritasunerako Hezkuntzaren Estrategian eta Euskal Jaurlaritzaren Hezkuntza Planaren 4. artikuluan, Heziberrin, jaso zen.
Eskolako Agenda 2030ean aurreikusitako lan ildoak honako hauek dira:
2020-2021 ikasturteak, Eskolako Agenda 21etik Eskolako Agenda 2030era igarotzeko eta Garapen Jasangarriko Helburuetara hurbiltzeko transizioa izan nahi du. Ikasturte honetan, guztira, 20 udalerritan eta 76 ikastetxetan ari gara lanean ORTZADARren.