“Haize Berriak Emakumeenganako Indarkeriaren Kontra”

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egun internazionala, erreflexio, aldarrikapen eta konpromisua sendotzeko eguna da.
Horregatik gogor putz egitera gonbidatzen zaituztegu, guztiok, elkarrekin, gure haize-errota martxan jartzeko.
Berdintasunaren alde gira bira dabilen haize-errota honek, haize berriak ekar ditzan eta emakumeenganako indarkeria betirako urrun eraman dezan, desagertu arte.
Gure haize-errotan sinesten dugu. Badakigu ezberdintasuna gainditzea eta indarkeri-matxista guztiz desagertzea posible direla, baina beti pertsona guztien konpromisuaren ondorio bezala.
Gure haize-errota martxan dago, lagundu iezaguzue geldi ez dadin.
Emakumeenganako indarkeri ezetz esaten diogu.


«