Drogei buruz hitz egiten dugunean, zertaz ari gara? Gazteekin erabilgarriak izan daitezkeen lan tresnak

Estibaliz Ansotegi Guruziaga, Psikologian Lizentziatua eta Ortzadarrek kudeatzen dituen adikzioak prebenitzeko programen koordinatzaileak ikastaro hau eman du, Bilbon Urriak 3, 10 eta 17an.
Drogamenpekotasunen gaia sakonki ikertu, landu eta aztertua izan arren, askotan, gazteriarekin lan egiten duten hainbat taldeentzat berria izaten jarraitzen du; adibidez, gazteria teknikari, hezitzaile eta ikastetxeetako orientatzaileentzat.
Profesional hauek, beraien lana modu arrakastatsuan egin ahal izateko eta gazteengana heldu ahal izateko, aurki ditzaketen egoerei aurre egiteko tresna egokiak behar dituzte, eta ondorioz Prebentzio eta Arrisku murrizketa egokia egiteko.
Horretarako, hainbat substantziei buruzko egiazko informazioa eta objektiboa erabiltzea beharrezkoa, bereiziki gazteen artean gehien kontsumitzen diren substantziei buruzkoa: alkohola, tabakoa eta kalamua.

Informazioaz gain, kontsumitzen egon daitezken nerabeekin lan egiteko ze tresna izan daitezke egokiak?
Lehen esan den bezala, gazteengana heltzeko egiazko informazioa eta objektiboa izatea funtsezkoa da.
Horretaz gain, oso garrantzitsua da beraiek gu erreferentziako pertsonak bezala ikustea, hurbilekoak, eta gure artean konfiantzako harremanak sortzea. Horretarako, gu gazteen tokian jartzea beharrezkoa da eta errealitatea beraiek bizitzen ari diren bezala ulertzen saiatzea, beraien jarrerak eta erantzunak ulertzea, eta komunikazio egokia eta beraiek esateko dutena entzuteko gai izatea. Azken finean, beraiek islatu daitezken eredu onak izatea eta behaketaren bitartez ikasi ahal izatea.

Gure gazteak drogak kontsumitzen ari diren susmoak baditugu, nola jokatu beharko genuke?
Gaztaroak, behaketa eta esperientzia berriak bilatzeko beharra ezaugarri du, eta beraien artean droga kontsumoa ere aurki daiteke. Kontsumo gehienak sozializatzeko erabiltzen dira, talde baten parte izateko, haurtzarotik heldutasunera pasatzeko, eta ondo pasatzearekin lotzen dute. Hori dela eta, informazio egokia izatea funtsezkoa da substantzien kontsumoarekin lotutako arriskuak murriztu ahal izateko.
Egia da, gehienetan, eta gazte gehienengan, droga kontsumoak ez duela menpekotasunera eramaten. Ala ere, garrantzitsua da, hainbat seinaleren aurrean adi egotea, zenbat eta arinago esku- hartzearekin hasi lortutako emaitzak hobeak izango baitira.
Guk hartu beharko genukeen jarrera dela eta, laguntza eskaintzea beharrezkoa da, elkar ulertzea, beraiek esan behar dutena entzutea eta beraien beharrak eta iritziak kontutan izatea.

Egoera hauei, beraiek modu egokian aurre egin ahal izateko, nola lagundu ahal diegu?
Nerabeekin lan egiteko funtsezko ideia batzuk hurrengo hauek izan daitezke:
 Alkohola eta beste droga batzuen kontsumoen aurrean, babes faktoreak bultzatu, jarrera eta ohitura osasungarriak sustatuz, eta kontsumoak gutxitu eta erabilera problematikoak saihestu.
 Arrisku kontsumoak eta droga kontsumoarekin lotutako arriskuak gutxitu. Erabileran eta kontsumo desegokien ondorio legalak ezagutu ditzatela; beste pertsona batzuekin harremanak izaterakoan edo gidatzearekin lotutako arriskuak ezagutu ditzatela… Honela, eta honela bakarrik, erabaki arduratsuak hartu ahal izango dituzte.
 Droga kontsumoei eta beraien arriskuei buruzko egiazko informazioa eta eguneratua eman.

Estibaliz Ansotegi Guruziaga
ORTZADAR


«