“Mezua botila batean” Herritarrek ozeanoekin duten harremana aldatzeko erronka.

 

Ekimena H2020 proiektu europarrean sartzen da, Sea Change. Jendeak Ozeanoa nola ikusten duen eta berarekiko duen harremana erabat aldatzea du helburutzat.

Ikastetxeak, elkarteak, buzeo klub-ak eta Espainia osoko familiak parte hartzen dute “Mezua botila batean”. Honek 6 ibilbide eratzen ditu (Atlantiko ibilbidea, barrualdeko ibilbidea, Kantauriar ekialdeko ibilbidea, Kantauriar mendebaldeko ibilbidea, Ipar Balear itsasoaren ibilbidea eta Hego Balear itsasoaren ibilbidea) non pergamino batez beterik dauden ekologikoak diren botila batzuk  lurraldearen zati bat ibiliko duten.

Ibilbideeei hasiera emateko tailer eta ekintza desberdinak egingo dituzte Espainiako leku desberdineko aquarium, museo eta elkarteetan eta bidaiatzen jarraituko da ikastetxeetatik, institutoetatik, buzeo klub-etik eta elkarteetatik itsasoarekiko dugun harremana aldatu behar dugula kontzientziatzen eta partehartzaile bakoitzak helburu hau lortzeko ekintza txiki bat egitera  bultzatzen.

Aztertu programak parte hartu du Plentziako itsas estazioan heziketa eta kontzientziazio jardunaldi bat eginez itsasoko mikro-kutsatzaileak eta hauek itsas ekosistemetan duten eragina ezagutuz eta Kantauriar ekialdeko ibilbideari hasiera emanez.

www.mensajeenunabotella.info


«