Lan-ingurunea, bizi-ingurune osasungarria ere bai.

Lan-ingurunea, bizi-ingurune osasungarria ere bai.

 

2023ko apirilaren 7an,  Osasunaren Mundu Egunaren 75. urteurrena  ospatzen da, eta honako hau da OMEk herritarrei helarazi nahi dien mezu nagusietako bat: “bizi-ingurune osasungarriek pertsonen bizitza eralda dezakete”.

 

Eta ingurune osasungarri horietako bat, nola ez, lan-ingurunea ere izan beharko litzateke, apirilaren 28a baita egun berezia.

Egun honetan Laneko Osasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, lan-ingurune segurua eta osasungarria sustatzea helburu duena.

Ortzadarretik, daukagun baliorik garrantzitsuena pertsonak direla uste dugu. Hortik dator zure ongizatearekiko interesa, zure lanaren gogobetetze-maila ezagutzeko eta, horrela, zure esperientzia hobetzeko.

 

Helburu hori bilatzeko eta lortzeko, maiatzetik aurrera, tresna bat jarriko dugu martxan: BLIPOL HR Analytics.

Zaragozako Unibertsitateko Psikologia Fakultatearekin lankidetzan sortutako software-aplikazio bat da, Ortzadarreko langile bakoitzaren esperientzia modu erraz eta jarraituan neurtzeko aukera ematen diguna, esperientziaren egoera definitzen duten ezaugarri desberdinen bitartez. Motibazioa, estresa, ikaskideekiko harremana, zuzeneko arduradunekiko harremana, lan-malgutasuna eta abar.

 

Informazio hori edukita, jarduteko eta lan-ingurunea hobetzeko aukera izango dugu, eta, horrela, modu parte-hartzailean, profesionalki garatzeko leku bat eraikiko dugu.


«