Martxoak 8 – LIDERGO-ISTORIOAK

LIDERGO-ISTORIOAK

Aurten, Emakundek martxoaren 8ko kanpaina planteatu du, “zuetaz harro” leloarekin, eta “Ahaldundutako emakume bakoitzaren atzean ahalduntzera bultzatu duten beste emakume batzuk egon dira” mezuarekin.

Kanpaina honekin bat eginez, Ortzadar osatzen duten emakumeen lidergo-esperientziak ikusarazi nahi ditugu. Gure lidergo-historiak lagungarri zaizkigu, alde batetik, geure burua lidertzat hartzeko eta inspiratzeko, motibatzeko eta legitimatzeko, eta, beste aldetik, beste emakume batzuk aitortzeko.

Aukera egokia iruditzen zaigu gogoeta egiteko eta lidergo-esperientzia horiek partekatzeko. Gure bizitzako hainbat esparrutan izan daitezkeen lidergoak. Badakigu emakumeok kosta egiten zaigula geure burua lidertzat hartzea, baina gako batzuekin, hausnarketa erraztuz, asko identifikatuko dira prozesuak, proiektuak, ideiak edo ekimenak gidatuz ingurune pertsonalean edo profesionalean.

Martxoan zehar, Ortzadarreko emakumeen lidergo-istorioak jasoko ditugu. Istorio horiekin, enpresako emakumeen lidergoen irudia eraikiko dugu. Partekatu, ezagutu eta ikusarazi. Horixe da, zalantzarik gabe, gure inguruan egiteko moduak eraldatzen ari diren (eta ari garen) erreferente horiek identifikatzeko bidea.
Pertsonala politikoa delako, Kate Milletek esan zuen bezala.
Horregatik da garrantzitsua kontatzea. Kontatzea ahalduntzea delako eta aitortzea delako.


«