GASTRO HAZIAK ESKOLA LEHIAKETAREN 1. EDIZIOA

GASTRO HAZIAK ESKOLA LEHIAKETAREN 1. EDIZIOA

HAZI Fundazioak berriro jarri du konfiantza Ortzadarren, ESKOLA LEHIAKETA bat garatzeko. Lehiaketa horren helburua da Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleak sentsibilizatzea Euskadin gastronomia jasangarriak duen garrantziaz.

Lehiaketaren irudi korporatiboa eta logoa diseinatu ondoren, gure hurrengo zeregina web plataforma bat diseinatzea izan zen, interesa zuten ikastetxe guztiek erabil zezaten: gastrohaziak.hazi.eus

Web-plataforman planteatzen zaizkien hainbat erronkaren bidez, gastronomia jasangarrirako gakoak ezagutu eta baloratu nahi dira:

  • Osagaien jatorria kontuan hartzea.
  • Tokiko produktuak aukeratzea, ingurunearentzat, osasunarentzat eta gure sukaldaritza-sustraiak babesteko dituen onurengatik.
  • Baserritarren eta arrantzaleen lana babestea eta balioestea.

Lehenengo edizio pilotu honetan Euskal Autonomia Erkidegoko 7 ikastetxetako 13 eskola-taldek hartu dute parte.

 

Hiru gela finalistek GASTRO HAZIAK ESPERIENTZIA batean parte hartuko dute (tokiko merkatu batera bisita gidatua + sukaldaritza jasangarriko tailerra), egindako lan nabarmenaren sari gisa.


«