Getxoko Aste Berdea

Getxoko Aste Berdea

Urtero, Ingurumenaren Mundu Mailako Eguna (ekainaren 5) esparrutzat hartuta, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak eta Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak (IHOBE-k) sustatuta hainbat udalerrietan Aste Berdea antolatzen da. Ekimen honen helburua Ingurumena zaintzeko beharraz kontzientziatzea eta sentsibilizatzea da, herritarren parte hartzea eta euren artean esperientzia eta iritzien partekatzea erraztuz.

Getxoko Ingurumen Aretoak, ingurumen-sentsibilizazioa eta gure ingurunearen garapen jasangarria bilatzen duen Getxoko Udalaren ekipamendu gisa, aktiboki lagundu du azken lau urteotan aste honetan jarduerak antolatzen.

Aurten, Getxoko Aste Berdearen ospakizunean, batez ere, naturguneetan abandonatzen den zaborrak (“basuralezak”) gure inguruan duen eragina ezagutzera emateko egin dira ahaleginak. Ingurune naturaletan zuten diren hondakinek, botilek, plastikozko poltsek, edari-latek, arropek edo musukoek, naturaren aurkako mehatxua dira, eta arriskuan jartzen dute ekosisteman bizitza eta gizakion osasuna.

Getxoko Udalak eta Ingurumen Aretoak ingurumen-arazo honi buruz kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi izan dute hainbat jardueren bidez, besteak beste, Ereagako hondartzan garbiketa baten bidez, edo erronka-yinkana baten bitartez: parte hartzaileek udalerriko kokapen zehatz batzuetan argazkiak atera behar izan dituzte arazo honen inguruan euren ikuspegia emanez. Era berean, berrerabilitako materialekin tailer bat antolatu da ere; izan ere, gune naturaletako zaborra batzea baino garrantzitsuago baita hondakinik ez sortzea.

 


«