Nagusien eskubideen babesa hainbat merkataritza-praktiken aurrean | Ortzadar

Nagusien eskubideen babesa hainbat merkataritza-praktiken aurrean

Nagusien eskubideen babesa hainbat merkataritza-praktiken aurrean

 

1983 urtetik, martxoaren 15ero ospatzen da Kontsumitzaileen Nazioarteko Eguna. Honi lotuta, kolektiboetan ahulenetariko bat gogoratu nahi dugu, nagusiak, beraien eskubideak babesteak lehentasuna baitu gure ustez.

Gaur egun, halako etxez etxeko merkataritza-praktiken aurrean kezka handia dago, batez ere, bakarrik bizi diren adikenoei dagokienez. Haiek, ezjakintasunagaitik edota merkataritza-presioagatik produktuak erosten edo zerbitzuak kontratatzen dituztelako, gero damutuz

1985ean Nazio Batuetako Asanblada Orokorrak Nazioarte-mailan kontsumitzaileen eskubideak aitortzeko eta legimitatzeko kontsumitzailea babesteko arauak jesarri zituen,

Eta beste arau batzuen artean, merkataritza-jardunbide egokien oinarriak aipatzen ziren “…enpresek kontsumitzaileei kaltetzen zaizkien merkataritza-praktikak sahiestu behar dituzte, bereziki, kaltebera eta desabantaila egoeran daudenei…”.

Egia esateko, batzuetan, praktikak batzuek kolektibo batzuk desabantaian jartzen dituzte, oso praktikak bortitzak izateagatik, eta noiz behinka iruzurgarriak izateagatik ere

Horrexegatik, egoera hauen aurrean adinekoen eskubideak babesteak lehentasuna du administrazio publikoentzat. ORTZADARkook haiekin bat gatoz, kontsumitzaile arduradunak bezala jarduten lagunduz.

25 urte baino gehiago daramagu kolektibo honekin lan egiten. Elkarte, Nagusi-etxe, helduentzako heziketa zentro, babestutako pisuen bidez… batezbesteko 3.000 pertsona urteko laguntzen dugu.

Momentu honetan, aipatutako gaiez eta beste antzeko batzuez bereziki formatzen saiatzen ari gara, merkataritza-taktika maltzur horiei era arduratsu eta prebentiboaz erantzuten jakin dezaten. Horrela, ez desiratutako erosketak, kontratuak, eta iruzurrak sahiesteko gai izango dira.


«