Ortzadar S.L. eta Ortzadar Fundazioak “Lan Sorreraren Eredu Berriaren” berrikuntza proiektuan parte hartuko dute

Ortzadar S.L. eta  Ortzadar Fundazioak, Novia Salcedo Fundazioak, (la Caixa eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin) bultzatutako  “Lan Sorreraren Eredu Berriaren”  berrikuntza proiektuan elkarrekin lan egingo dute.

Hainbat Diziplinatan ikasitako gazte talde batek eta Ortzadarreko eta Novia Salcedo Fundazioko langile batzuk, lan talde bat sortu dute gure enpresarentzako ekintza bide berri bat garatzeko asmoz.

Proeiktu honek, Ortzadar enpresan “Berrikuntza Taldeek” erabili duten metodología erabiliko du. Hain zuzen ere, azken urte t´erdian zehar, gure enpresak berrikuntza taldeetan modu egokian esperimentatu eta ezarritako metodología bera da.

Berrikuntza prosezuan parte hartzen dugun eragileok, helburu bikoitza lortu nahi dugu: Alde batetik, gazteek eta enpresek elkarrekin egindako asmakizun eta eratzeen bidez, enplegua sortzeko bide berriak aurkitzea, eta, bestaldetik, proiektu honetan gurekin egindako lanaren bitartez gezteen enplegua eta ekintzailetzaren posibilitateak ugaritzea.

Hasi berri dugun esperientzia berri hau  jasangarritasun konpromisoa  berritzeko  aukera berria da Ortzadarrentzat, eta gure lan eremuan gure jakin-mina nabarmentzeko aukera ere izango da.


«

Utzi erantzuna