Azaroak 25: Aurrerapausoa ematen dugu, begi-bistakoa bihurtuz.

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa da puntu lila. Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa.

Aurten Ortzadarren, aurrerapausoa eman nahi dugu gure konpromisoa begi-bistakoa bihurtuz.

Bai ezkutuan gelditzen diren, bai esplizituak diren indarkeri moduen inguruan inolako tolerantzia gabe lan egiten dugu. Ezkutuan gelditzen diren horiek azpimarratu nahi ditugu, gizartean sustrai sakonak dituztelako eta ondorioz, oharkabean galdurik gelditzen direlako.

Gizon eta emakumeen arteko beste harreman eredua eraikitzeko sentsibilizazio eta hezkuntza ekintzen garapenen alde egiten dugu apustua. Errespetu eta ekidatean oinarritzen diren berdintasunezko ereduak.

Banakako konpromisoen baturatik abiatuta, indarkeria matxista errotik kentzeko bidean aurrera egiten dugu.

Aurrerapausoa eman ezazu!


«

Utzi erantzuna