“Jasangarritasuna deitu, EKIS deitu”

Jardunalditik egun batzuk pasata, antolaketan parte hartu genuenok oraindik oroitzapen gozoa gordetzen dugu, etorritakoen artean oso onespen zabala izan baitzuen. Horrexegatik, beraien egotea eta ekarpenak berriro ere eskertu nahi diegu.

Gure lurralde, gure auzo, herri, hirien garapen jasangarriarekiko konpromisoa sustatu eta parte hartzea izan da EKISen jatorrizko helburua. Berriz, jasangarritasun kontzeptuaren zeharkakotasuna eta zabaltasuna azpimarratu nahi genuen.

Eta hala da hainbat faktorearen inplikazio eta elkarreragina behar duelako: ekonomiko, sozial, ingurumeneko eta kulturalak; eta lurraldeko lagun eta erakunde denen konpromisoa behar duelako, egunerokoan, eta giro guztietan, bai profesionala, bai pertsonala ere.

Ekintza batzuen bidez jasangarritasunari dagozkion hainbat gai agerian atera ziren,  eta arlo profesional eta jakinduria saila guztietako lagunak bertaratu izateari esker, ikuspegi anitzetatik alderdi askori buruz hausnartu ahal izan genuen. Jordi Pigemen hitzaldiak, Itsas Museoko erakustaldian zeharkako dinamika antzeztuek eta, nola ez, Korrontziren emanaldiak zirrara eta pentsamendu asko atera zuten plazara (gizartean sartzea, ondare kulturala eta ingurumenekoari begirunea, amaigabeko hazkundea, eredu ekonomikoa…) eta garapen jasangarriaren iraganaldi, oraingo eta geroari buruz hausnartzeko behartu gintuzten.

Ekintzarako hausnarketaren jardunaldia izan da, hainbat arloko lagunak topo egiteko aukera; erronka bakarrean, jasangarritasuna, elkartzen diren ikuspuntu anitz. Argi eta garbi ikusi dugu jasangarritasuna denon kontua dela, gure etorkizunaren galderei baietz erantzuteko denok batera, nahitaez,  bizitza eraiki behar dugula.


«

Utzi erantzuna