BILBAO BIZKAIA UR PARTZUERGOA BISITATU DUGU

BILBAO BIZKAIA UR PARTZUERGOA BISITATU DUGU

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa arduratzen da Bilbo Handiko milioi bat biztanle ingururen ur zikinen araztegia eta saneamendua kudeatzeaz.

Partzuergoaren lanari eta herritar guztien laguntzari esker, gure uraren kalitatea bikaina da. Gainera, lan horrek guztiak ingurumena asko lehengoratzen laguntzen du, eta, horrela, ingurune hobea sortzen du animalia- eta landare-espezie askorentzat.

Lan hori guztia erakusteko asmoz, 2022ko urtarrilean Ur Partzuergoaren instalazioak bisitatzeko programa berria jarri zen abian. Bisita hauetan, ikasleek, elkarteek eta partikularrek normalean ezagutzen errazak ez diren instalazioak gertutik ikusi ahal izango dituzte.

Bisiten ezaugarriak aldatu egiten dira programaren eta instalazioen arabera.


«