Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea

Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea

Aurten, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea kanpainak 20 urte bete ditu. Kanpaina horrek tokiko ekimenak bultzatzen ditu, udalerriak seguruagoak, ekologikoagoak, inklusiboagoak eta eskuragarriagoak izan daitezen.

Kanpaina hau egiten hasi zenean, Europar Batasunak 15 estatu kide baino ez zituen. Internet bidez txartelak erostea, telefono adimendunak edo Internet mugikorra kontzeptu berriak ziren. 20 urte geroago, hirietatik joaten gara ordainketa bakarrarekin mugikortasun-soluzioak erabiliz zerbitzu gisa, edo taxiak erreserbatzen ditugu klik bakarrarekin eta telefono mugikorraren aplikazio batekin.

Hala ere, nahiz eta teknologiak hiri-mugikortasunaren arloan herritarren bizitza aldatu duen, kutsaduraren eta mugikortasun seguru eta jasangarriaren erronkak berdinak dira oraindik ere.

Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea irailaren 16tik 22ra bitartean egiten da, eta urtero gai desberdinak jorratzen dira. Aurtengo kanpaina mugikortasun jasangarri, osasungarri eta seguruari buruzkoa da, eta leloa hau da: ZURE OSASUNAGATIK, MUGI ZAITEZ MODU IRAUNKORREAN !!!!! ”

Duela 5 urtetik hona egin ohi den bezala, Zornotzako Udalarentzat umeei zuzendutako ekitaldi bat antolatu du Ortzadarrek, baita helduei ere parte hartzeko aukera emanez.

Ekitaldia irailaren 22an egin zen Zelaieta parkean eta Gudari kalean arratsaldeko 17: 00etatik 20: 00etara, eta ingurumena errespetatzen duten eta osasungarriak diren mugikortasun modu berrien erabilera sustatzeko jarduerak izan ziren.


«