Gaur, oso proiektu interesgarri baten berri eman nahi dugu: Euskararen Etxea, euskara ezagutu eta bizitzeko etxea.
Euskararen Etxea Bilboko San Ignazio auzoan dago; Euskararen Etxeak erreferentzia izan nahi du euskal eragileentzat eta euskal jendartearentzat. Horretarako, hainbat zerbitzu eta bitarteko eskaintzen ditu:
Horrekin batera, Euskararen Interpretazio Zentroan, Euskal Alien Nazioa ihes-gela abiatu dute esperientzia berriak bilatzen dituztenentzat. Parte-hartzaileek euskarari lotutako zientzia fikziozko misterioa askatu beharko dute aretotik atera ahal izateko.
Euskararen Etxeak ekimen askorekin gonbidatzen gaitu euskararen historia, ondarea, kultura eta gaurkotasuna ezagutu eta guzti horietan parte hartzera.
Anima zaitez!