Martxoak 15. Kontsumitzailearen eskubideen munduko eguna.

 

Eskubide bakoitzak bere betebeharra du berekin …

KONTSUMO ARDURATSU ARLOAN gure arduradunaren aldeko apostua egiten dugu

 

KONTSUMITZAILEAREN ESKUBIDEEN MUNDUKO EGUNA dela eta, KONTSUMO ARDURATSUA sustatzea gure, kontsumitzaileon, ardura ere dela gogorarazi nahi dugu.

 

Erosten ditugun produktu motek, ura eta argia erabiltzen ditugun moduak, hirietan zehar mugitzen garen erak kontsumo ohiturak gero eta arduratsuagoak (edo ez) sortarazten dizkigute.

 

Hurrengo ekintza errazek kontsumo arduratsua izaten laguntzen digute…

•Benetazko betebeharrak kontuan hartzea erosteko orduan, kanpoko eraginak sahiestuz.
•Bertoko eta sasoiko produktua bultzatzea. Kalitate-hautabide bezala. Horrela, bide batez, gure herriaren ekonomia, iraunkortasuna eta kalitatea sustatzen ditugu.
•Era jasangarrian mugitzea: garraiobide publikoz, bizikletaz, oinez…
•Gas-, argindar- eta ur-hornidurak arduraz erabiltzea.
•Eroste eta kontratatze agiri guztiak gordetzea, eta zerbait ez badugu ondo ulertzen, ez sinatzea.
•Eta hainbat gehiago…

Hitz batez, MUNDU HOBEA eta IRAUNKORRAGOA sortzen duten ekintzek, baita kontsumitzaileei bere eskubideak defendatzeko laguntzen dietenak. Horrela, kontsumitzailea bera KONTSUMO ARDURATSUAren protagonista da, eta datorkion belaunaldiei ohitura berberak jakinaraziko dizkie.

Amaitzeko, pausoz-pauso zuen eguneroko bizitzan kontsumo arduratsuan aritzen zareten lagun guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu. Zuen jokaerak gure mundua hobea egiten laguntzen baitu.

Eskerrik asko!

 


«