1974tik, ekainaren 5ean Ingurumenaren Mundu Eguna ospatu ohi da. Ingurumenaren babesaren garrantzia ohartarazteko hautatu zuten Nazio Batuek egun hau, zeren pertsonen ongizaterako bai mundu osoko ekonomia-garapenerako funtsezko kontua baita. Urteurren honek ingurugiroaren arazoak konpontze eta guztion kontzientziatze eta parte hartzerako bultzada handia da.
Aurtengo gaia “Plastiko-kutsadurarik gabe” da. Helburu orokorra itsaso eta ozeanoetan pilatutako plastiko kopuru itzelaren murrizteko beharra adieraztea da.
Urtero 8 tona plastiko amaitzen da gure itsasoetan, ingurumen-, gizarte-, ekonomi- baita osasun-arazo larriak ere sortzen dituela. Plastiko hauek itsasoko animal eta ekosistemei ondorio txar anitz eragiten dizkiete. Esate baterako, arrain eta hegazti asko hondakinetan korapilaturik suertatu eta ito egiten dira; mikroplastikoak (5mm baino txikiagoak) arrainek, krustazeoek eta ornogabeek jaten dituzte eta, horren ondorioz, blokeoak pairatzen dituzte digestio-sisteman, etabar. Horretaz gain, mikroplastikoek kutsatzaile kimikoak badituzte barnean eta, elikadura-katea da eta, gizakion bazkarira sartzen dira.
Hitz batez, plastikoak gizaki-, itsas-bizia eta ekosistemak desagertzeko zorian jartzen ditu.
Ospakizun honek geure eguneroko kontsumo-ohiturak zeharo aldatu behar ditugula ikusarazi nahi digu, gure ingurumenerako eragina murriz dezagun.
Eta nik, zer egin dezaket?
Gu gerok, banaka, portaeraren aldaketa batzuen bidez lagun dezakegu itsasoko plastiko kopurua murrizten. Hona hemen batzuk:
Konpromisoa hartu! Zure herriko hondartza edo kostaldeko garbiketaren batean parte hartu.
Zabaldu eta eztabaidatu arazo honi buruz zure aldeko guztiarekin.
Plastikoaren erabilera ezin duzunean sahiestu, berrerabiltzen saiatu. Ezinezkoa baduzu, bilgarri horiara bota birzikla dadin.
Baina gogoratu, lehena baita garrantzitsuena ere, gutxiagotzea da; hurrengoa, berrerabiltzea eta, azkenean, ¡birziklatu!
Amaitzeko, Ortzadarren etorkizun jasangarriagoaren alde lan egiten jarraitzen dugula gogorarazi nahi dizugu; honi begira, Ingurumenaren Munduko Eguna ospatzeko, denontzako jardunaldiak antolatu ditugu ekipamendu anitzetan: Ekoetxea Meatzaldea Ortuellan, Busturiako Ekoetxea Urdaibain, Karpin Faunaren Babes Zentroa Karrantzan, Getxoko Ingurumen Aretoa etabar. Programazioari begiratu eta parte hartu! Anima zaitez!
Irtenbidearen partea zara.