Nazioarteko Museoen Eguna: museoak hiperelkarturik

1977an, Nazioarteko Museo-kontseiluak (ICOM) Museoen Nazioarteko Eguna sortu zuen, jendea museoen eragina gizarteko garapenekiko sentikor bihurtu. Ordutik Aurrera ekitaldiaren ospea etengabe zabaltzen ari da. 2017an parte hartze marka hautsi zen: 36.000 museo baino gehiago 156 herrialdetan.

(http://network.icom.museum/international-museum-day/L/1/)

Aurten “Museo hiperkonektatuak: ikuspegi berriak, bisitari berriak” lelopean ospatuko da. Izan ohi denez, tituluak iradokitzea baino ez du egiten. Baina esanahia sakona eta interesagarria da oso.

TICen garrantzia aurrera zihoala, “Hiperkonektagarritasun” terminoa sortu zen 2001ean. Oso epe laburrean hasi ginen informazioari etengabe lotutako bizitza egiten. Irratia, telebista eta Interneta izataeaz gain, gailu-mugikorretatik sarbide erraz itzela ere badugu orain. Nahiz eta gaur egun normala jo, gutxi dela pentsaezina zen beste herrialde batean edo munduko azken muturretan gertatzen ari zena berehala jakin, zabaldu eta, are gehiago ere, partekatzea.

Museoak ere sare honen barruan daude; gero eta sare konpexu, desberdin eta integralagoa. “Teknologiak museoei publiko berriarengana iristen laguntzen die, bere bildumei beste ikuspegi berrietatik helduz: bai bildumak digitalizatuz, erakusketei osagai multimedia gehituz, edo hastagen bidez, bisitariek bere eskarmentua sare sozialetan parteka dezaten”

(ICOM http://icom.museum/L/1/)

 

Pero, aunque la tecnología abre múltiples posibilidades a los Museos, no debemos olvidar que no es el fin, sino únicamente el medio, una herramienta para conectar. Quizás lo más importante sea reflexionar acerca de para qué queremos utilizarla, acerca del significado de la palabra CONECTAR.

Baina, nahiz eta teknologiak museoei aukera anitz eskeini, ez dezagun ahaztu hori ez dela helburua, konektatzeko baliabidea baizik. Zertarako nahi dugun jakitea da garrantzitsuena, zein den KONEKTATZE hitzaren esanahia.

Ildo honetan, ICOMek museoak “tokiko erkidegoari datxekion parte dira, bere paisai kultural eta inguru naturalari” esaten digu, eta gu horrekin guztiz bat gatoz. Museoa ezin da pentsatu soilik ondarearen edukiontzi edo baliabide turistiko bezala. Museo bakoitzak tokiko erkidegoari zor zaio eta, beraz, dinamizazio sozial eta kulturalaren baliabide jo behar dugu.

Hausnarketa hau eginda, azken urteotan museoek bere begirada berritu dute. Egunero bere bildumak publiko guztiarenganantz hurbiltzeko era berriak bilatzen dituzte, herrikoenganantz bereziki; eta gero eta gehiagotan talde, erakunde eta instituzioekin bat egiten dute lan, komunitatea haz dadin.

“Hiperkonektatu”en ikuspegia biziki dugula gustuko aitortu behar dugu. Horrexagatik ICOMek mundu eta mota osoko erakunde kulturalei egindako gobidapena onartzen dugu, “ospakizun hau batzera eta bildumarako begirada aldatzera, erkideei eta bere paisai kultural eta inguru naturalari lotzen dituzten konexio guztiak ikertuz

Gonbidapen honi beste bat gehituko diogu, gu geu hain gertu ditugun museo zoragarrietara gozatzera hurbil gaitezen.

Konektatzeko bi behar direlako: Elkarri hiperkonektatuko diogu?

http://www.bizkaikoa.bizkaia.eus/

http://www.euskalmuseoak.com/


«