Berdintasuna, partekatutako konpromisoa

Pasa den azaroaren 14an, Emakundek emakume eta gizonezkoen berdintasunerako erakunde kolaboratzailetzat aitortu gaitu.

Gure esfortzuari esker ona emateak sortu digun poztasunaz gain, homologaziorentzako bideak gure erakundean berdintasuna zer denari buruzko gogoeta sakona egitera bultzatu gaitu, baita egindako lana baloratzera eta hobetzera ere.

Ortzadarri bizitza eta forma ematen diogunontzat,  berdintasunarentzako bidea enpresaren kudeaketan genero ikuspegia txertatzean datza, desberdintasunak identifikatuz eta bistaratuz, neurri zuzentzaileak ezarri ahal izateko. Halaber garatzen ditugun zerbitzu eta programetan planteamendu hau barneratzen dugu, eta gure inguruko erakunde, bezero eta hornitzaileen artean “kutsatzen” saiatzen gara.

Erantzukizun honen ondorioz, ekintza ezberdinak garatzen ari gara. Adibidez: pertsonal aukeratze-prozesuetan berdintasun-heziketa balorazioa, sexu jazarpen kasuetarako  prebentzio eta jokaera-protokoloaren onarpena, enpresaren langileentzat berdintasun etengabeko prestakuntza ekintzak martxan jarri…

Beti bezala, egiten duguna berdintasun betaurrekoez begiratzen jarraituko dugu, esate baterako gazteekin hezkuntza programa, hautapen prozesua, edo gabonetako afari kartela.  Eta, dudarik gabe, oso garrantzitsua ikusten dugu gurekin hala edo nola lan egiten duten erakunde nahiz pertsonekin betaurreko hauek partekatzea. Zenbat eta erakunde (eta, beraz, pertsona) gehiagok berdintasunaren alde lan egin, are hurbilago izango dugu helburua.

Ondorioz, Emakunderi eskerrak eman nahi dizkiogu, hau bezalako errekonozimenduek animatu egiten gaituztelako aurrera jarraitzera. Eta eskerrik asko ere gurekin berdintasunarekiko konpromisoa partekatzen duzunoi, zuentzat ere baita errekonozimendu hau.


«

Utzi erantzuna